1. aplikazioa: Webquest-a + Glogster

Aukeratu dudan lehenengo bitartekoa webquest-a izan da.
Horretarako, http://www.aula21.net/Wqfacil/index.htm web-gunea erabili dut. Hala ere, gordetzerako orduan arazoak izan ditut eta orain ezin dut webquest-a ikusi. Baina hau izan da nik prestatutako lana:

WEBQUEST-A: ANIMALIAK MUNDUAN

SARRERA

Kaixo neska-mutilak!

Gu Lorea eta Mikel esploratzaileak gara. Gaurko honetan animaliei buruzko ikerketa bat egin behar dugu baina horretarako zuen laguntza behar dugu.

Prest zaudete abentura honetan murgiltzeko?
Ba aurrera!


ATAZA




Ikerketa honekin ez ditugu bakarrik animalia motak ezagutuko. Zer iruditzen zaizue bildutako informazioarekin poster digital bat egitea? Baina horretarako animaliei buruz asko jakin behar duzue (sailkapena, animalien bizi funntzioak...).


PROZESUA

- Ezer baino lehen animalien inguruko informazioa bilatuko duzue.
- Ondoren, 4ko taldetan aurkitutako informazioa amankomunean ipiniko duzue.
- Azkenik, glogster aplikazioa erabiliz poster digital bat sortuko duzue eta ondoren gainontzeko ikaskideei aurkeztuko diezue.


BALIABIDEAK

 

Horretarako, ondorengo bilatzaile eta web orrialdeez baliatu zaitezkete:

- www. google.es (bilatzailea)
- http://www.slideshare.net/lur1/animaliak-errepasatzen (Animalien sailkapena eta ezaugarriak)


EBALUAZIOA
Ebaluazio irizpideak ondorengoak izango dira:
1-. Animaliak ezagutzen ditu eta sailkatzen ditu eta badaki zeintzuk diren haien bizi- funtzioak.
2-. Hainbat iturritatik informazioa atera du animaliei buruzko talde lana egiteko.
3-. Teknologia berriak erabili ditu eta animaliei buruzko dokumentua sortu du.
4-. Ahoz eta idatziz azaldu du animaliari buruz bildu duen informazioa.


Ebaluazio tresnak:

- Eguneroko jarrera (%20)
- Poster digitala (%40)
- Aurkezpena (%40)



IRAKASLEAREN GIDA

HELBURU NAGUSIA
Helburu nagusia animalien inguruko ezagutza sakona lortzeaz gain, teknologia berriak erabiltzea da.


ALOR KURRIKULARRAK

Webquest hau Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleei zuzenduta dago. Animaliak lantzeaz aparte, informatika ezagutzak izan behar direlako.


DENBORALIZAZIOA ETA ERREKURTSOAK
- Webquest hau ordubeteko 8-9 saiotan egingo da, poster digitala egin baino lehen glogster programa menperatu behar delako. Glogster ingelesez soilik dago, baina oso erabilera intituiboa du, eta ikonoak dituenez, oso erraz ulertzen dira programaren aukerak.

- Errekurtsoak: Ordenagailu bat gutxienez taldeko, internet konexioa, testu liburuak, hiztegi entziklopedikoak...


Hemen uzten dizuet webquest bat nola sortu azaltzen duen aurkezpen bat:

0 comentarios:

Publicar un comentario